Diputazioak erraustegia Zubietan egin nahi duela esan du Plataformen Koordinadorak

Kronika - Erredakzioa 2006ko irailaren 9a

Atzo azaldu zuten Diputazioko txosten batek Zubietako kokalekuaren alde egiten duela eta Landarbason ez jartzea erabaki dutela. Koordinadorak salatu du lehenbailehen erabaki nahi duela kokalekua Diputazioak.

Erraustegiaren aurkako Plataformen Koordinadorak eta zenbait komunikabidek atzo emandako berrien arabera, Diputazioak erraustegia egiteko lekua aldatu egin du berriz ere, Landarbasotik Zubietara. Lehen ere Zubietan egitea proposatu zuen Diputazioak, baina oraingo kokalekua beste bat litzateke, beti ere atzo emandako informazioaren arabera. Filtratutako informazioa da iturria Koordinadoraren hitzetan, eta esan dute orain Diputazioa presaka ari dela errustegiaren kokalekua behin betirako zehaztu nahian ´datozen udal hauteskundeek bete-betean harrapa ez ditzaten`. Diputazioak atzo oraindik ez zuen informazio honi buruzko xehetasunik eman.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!