Asteazkenean, neska batek min hartu zuen Hernaniko igerilekuetan, putzutik irtetzean irrist egin eta bizkarrez erorita. Kolpea haundia izan zen eta anbulantziak etorri behar izan zuen eramatera. Kolpea buruan hartu zuela eta obserbazioan eduki behar izan zuten, baina badirudi ezer larririk ez duela, kolpe haundiaz gain. Neskaren gurasoak beren keja azaldu diote Kronikari, igerileku ertza oso labaina dagoelako. Eskatzen dutena da erremedioren bat jartzea oraingo lur horri: ´guk udal politikariekin hitz egin dugu eta esan digute bilera bat egin eta hitz egingo dutela gaiaz, baina, bitartean ezin da lur hori horrela eduki, aberia haundi bat gertatu bailiteke` azpimarratu dute. Beren hitzetan lur horri erremedioa jarri artean ez lukete ireki beharko. ´Lurrik onena jarrita ere badakigu zerbait gerta litekeela, baina, orain oso gaizki dago eta ezin da itxaron istripu haundi bat gertatu arte erremedioa jartzeko` diote gurasoek.
´Neurriak jartzen ari gara`
Kirol Patronatutik esan digute zenbait neurri jarri dituztela, aldapa txarrenetan eta dutxetan moketak jartzea eta korrikarik ez egiteko kartelak jartzea, adibidez. Horrez gain, enpresarekin ziurtagiriak eta lurra konprobatzen ari direla azpimarratu dute, eta beharrezkoa izanez gero neurri gehiago hartuko dituztela esan dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!