Etxerat elkarteak kontzentrazioa deitu du gaur arratsaldeko 20:00etan, PSE-EEko egoitza aurrean, Iñaki De Juana donostiar presoaren egoera salatzeko. Iñaki De Juanak abuztuaren 7an hasi zuen gose greba, kondena bukatu eta gero luzatu diotela salatzeko eta Etxeratek egoera hori salatu nahi du. Bizi osorako espetxe zigorrik ez. Iñaki Etxera! izango da kon-tzentrazioaren leloa eta euskualde guztikoa izango da. Hernaniko Etxeratek dei egin die herritar guztiei kontzentraziora azaltzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!