AHT gelditu! Herriari galdetu! zikloaren barruan, bi bideo jarriko dituzte gaur gauean Karboneran. Lehenengoa Argi eta garbi da, aurten egindako laburmetraia, non, euskal ‘y’ari buruz Urbinan antolatu zuten herri galdeketaren berri ematen da. Bigarrena, Gelditzea posible da! bideoa da, ordubetekoa, eta bertan, aurreko udazken-negu aldera Italiako Valdesusa haranean ehundaka herritarrek Lyon-Torino abiadura haundiko trenaren proiektua geldiaraztea lortu zutela azaltzen da. Proiekzioak 21:30etan hasiko dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!