Batasunak prentsa ohar bat zabaldu du eta bertan dio Espainia dela ´Europa osoan gartzela zigor luze eta gogorrenak aplikatzen dituena` eta ´batzuk baldintzapeko askatasunean irteten diren bitartean, beste batzuei hil arteko zigorrak ezartzen dizkiete. Iñaki De Juanarekin egiten ari direnak ez dauka izenik eta argi erakusten du PSOEren gobernua euskal preso politikoen bizitzarekin jolasean ari dela`. Batasunaren esanetan, ´PSOEren gobernuak ez ditu etxeko lanak egin eta denbora hau dena ezker abertzalea ahultzeko erabili du. Su etena alde bakarrekoa izaten ari da, tamalez. Prozesua krisian eta blokeatuta dago eta euskal jendearteari dagokio erakustea eraso gupidagabeekin amaitzeko garaia eta autodeterminazioaren garaia dela`. Alderdiei eskatzen diete ´pausuak emateko bide horretan, errepresio estrategiak alde batera utzita `.
Mobilizatzeko deia
´De Juanaren egoera larriaz jabeturik, hilabetetik gora baitarama gose greban, herritarron mobilizazioa beharrezkoa ikusten dugu, estatuon gehiegikeria berriz inork jasan ez dezan` azaldu dute. Batasunak dei berezia egin die herritarrei bihar, 13:30ean, Plaza Berrin, Askatasunaren kontzentrazioan parte har dezaten.