Iturritxo Auzo Elkarteak eta Karobi elkarteak , estreineko urtez, Auzoko eguna antolatu dute bihar Latsunbe Berri eta Marieluts auzoetan.
Egitaraueko ekintza gehienak umeei zuzenduak daude. Goizeko 10:00etan eta arratsaldeko 16:00etan haur jolasak izango dituzte tenis pistako ingurunean, eta arratsaldean txokolatada ere bai, jokoak bukatzean. Goizean, trikitilari eta buruhaundiak ibiliko dira auzoan zehar, 12:00etatik aurrera eta ondoren bazkari herrikoia dago antolatuta Karobi Elkartean. Eguna bukatzeko, Musika Eskolako haurren txaranga aterako da 17:00etatik 19:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!