Zikuñagako jaiak

Kronika - Erredakzioa 2006ko ira. 8a, 03:00

Gaur, irailak 8, Zikuñagako Amabirjinaren eguna dela eta, jaiak antolatu dituzte biharko, bizilagun talde batek eta Zikuñagako auzo elkarteak. Eguna haur joko eta buruhaundiekin hasiko da, 11:00etan. 13:00etan, tortila lehiaketa eta sagardo dastaketa izango da. Arratsaldean, globo guda, pailazoak eta txokolatada izango dira, 18:45ean futbito finala jokatu aurretik. Futbitoaren ondoren, poteoa eta afari herrikoia izango dira eta afalondorenean kontzertua izango da, The Solanos, Zizateh eta I.P.I.-rekin. Errapiako lanak ikusgai jarriko dituzte, Zikuzulon. Anastasia Leundak ere postu bat jarriko du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!