Igandeko bazkalorduan Iñakiren heriotza aipatu nuenean, amaren lehen hitzak hauexek izan ziren: `zenbat sufritu duen gizon horrek finegia izateagatik`. Segida emanez, honela jarraitu zuen: `oso fina zen eta sindikalgintzan, euskara munduan, Urumean, elizan … asko sufritu zuen hain fina izateagatik`.
Fin izate hori zer ote zen berehala ulertu nuen eta ez zen azalpen gehiagoren beharrik izan.
Iñaki, euskalgintzan ezagutu nuen, garai bateko Gau-Eskoletan. Euskara irakasle izan zen Hernanin urte batzuetan. Ondoren, Dobera Euskara Elkartean egin genuen topo. Euskaltzale amorratua zen eta euskararen alde dohaineko lan franko egina. Horretan egindako lanak ezaguturik, beste arloetan ere buru-belarri ariko zela pentsatzen dut.
Oraingoan joan zaigu eta besterik ezean, mila esker Iñaki, euskararen alde hain fin aritzeagatik.
Xabier Etxeberria
Aranburu
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!