Informatika ikastaroa Ereñotzun

Kronika - Erredakzioa 2006ko ira. 7a, 03:00

Irailaren 18an hasi eta urriaren amaierara arte izango da. Mendikoi Fraisorok antolatzen du eta dohainik da.

Ereñotzun informatika ikastaroa izango da irailaren 18tik urriaren amaierara. Ikastaroa Mendikoi Fraisorok antolatzen du, Ereñotzuko Olak Auzo Elkarteak eskatuta. Ikastaroa dohainik da eta Ikastola Zaharrean emango dute. Egunero izango da, bi orduz, eta lau talde ezberdin izango dira: bi goizez (9:15 eta 11:30ak) eta bi arratsaldez (14:45 eta 17:00ak). Ikastaroa hiru modulutan banatuta dago: Ordenagailuan hasi nahi dutenentzat, Interneta eta Word XPa. Azken bi hauek etxean egin daitezke, internet konexioa izanez gero. Mendikoiko autobusa Irailaren 12an eta 13an Mendikoiko autobusa auzoan izango da, informazioa emateko (10:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 18:00etara). Irailaren 14an aurkezpen bilera egingo dute ikastola zaharrean, 19:00etan, zalantzak argitzeko. Ikastarora apuntatzeko 625-703656 telefonora deitu eta izen abizenak, telefonoa eta gustoko bi ordutegi eman behar dira. Lehenbailehen deitzea komeni da, taldeak antolatzeko. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!