Mugalarien liburuaren aurkezpena gaur

Kronika - Erredakzioa 2006ko ira. 7a, 03:00

Juan Carlos Jimenez de Aberasturik idatzitako Askatasunaren bidea. Florentino Goikoetxea eta beste hernaniar batzuk nazismoaren aurkako borrokan II. mundu gerran liburuaren aurkezpena egingo dute gaur, arratsaldeko 19:00etan, Udaletxeko areto nagusian. Liburuaren egilea, Udal agintariak eta Florentino Goikoetxea, Tomas Anabitarte, Martin Errazkin eta Juan Manuel Larburu mugalarien senitartekoak izango dira aurkezpenean eta litekeena da Comete sareko adiskideen elkarteko kideren bat ere bertan izatea. Comete sarea 1941etik 1944 urtera arte arte egon zen martxan, Alemaniako eta naziek okupatutako Europako helburu estrategikoak bonbardatu ondoren, Holanda, Belgika zein Frantzian erortzen ziren abiadore aliatuak jasotzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!