Gaur, arratsaldeko 21:30ean, Karbonera etxean, bideo dokumentala eskainiko dute: ‘Rompiendo el cerco’. Aurtengo maiatza hasieran, San Salvador Atencon (Mexiko estatua) izandako gertakari larriak jasotzen dituen erreportaje horretan polizia-errepresio bortitzaren kontakizuna egiten da. Bideo-dokumentala Mexikon egina da; bertan, jendearen lekukotasun gordinaz gainera, (ikerketa-lan haundi baten ondorio) komunikabideen jokabidea ere aztertzen da.