bihar eta astelehenean ia 2.300 ikaslek hasiko dute 06-07 ikasturtea Hernaniko ikastetxeetan. Udako oporretan majo deskantsatu eta gero, hauei ere bukatu zaizkie.
Langile ikastolan, Haur Hezkuntza (HH) eta Lehen Hezkuntzakoak (LH) bihar, goizeko 9:00etan dute hitzordua, Meabe, Bidebietan, eta Laubidietan. DBHkoek (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza) 10:00etan dute aurkezpena Santa Barbaran.
Urumean, HH eta LHko ikasleek astelehenean hasiko dute ikasturtea, 09:00etan, Gay Murren. DBHko ikasleek eta LHko 5-6 mailako ikasleek bihar dute aurkezpena 11:00etan eta ikasturtea ostiralean hasiko dute 08:30etan, Elkanon.
Elizatxon, HH eta LHkoak irailak 11ean, 9:00etan hasiko dira; DBHkoak, G. Zelaian, bihar, 10:00etan.
Inmakuladako LHkoak gaur hastekoak dira, 9:00etan, eta DBHkoak bihar 9:00etan. Ereñotzuko Txirrita ikastolan, astelehenean hasiko dira, 9:00etan. Hauek, irailean goizez bakarrik joango dira.
Institutukoak, bihar dute hitzordua, 12:00etan, Batxilergo eta Gizarte Animaziozkoak A. Iturriagan eta Erdi eta Goi mailako zikloetakoak Karmelo Labakan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!