Natza elkarteak Frankismoa Hernanin erakusketa irekiko du ostegunean eta urriaren 11ra arte egongo da, Antziola 7an. Argazki eta bideo erakusketa izango da. Inaugurazioa ostegunean egingo dute, 20:00etan: Mertxe Etxeberria alkate ohiak eta BHko zerrenda buruak hitzaldia emango du eta Joseba Tapia soinu
joleak Agur intxorta maite
diskoko kanta batzuk eskainiko ditu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!