HERNANIKO eta Astigarragako sagardozale batzuk osatzen dute ‘Kizkia’ taldea eta irailean sagardo txapelketa egiten dute. Aurtengoa zazpigarren edizioa izango da. Gaur hasiko dute aurtengo txapelketa, eta datorren asteazkenera arte, aldez aurretik bisitatutako 20 sagardotegietako beste hainbeste sagardo probatuko dituzte. Bi egunetako puntuazioak batuta finalerdietarako 10 sagardorik puntuatuenak utziko dituzte. Bazkariak Astigarragako Gure Izarra elkartean izango dira.
Finala irailaren 27an
Finalerdietako 10 sagardorekin beste bazkari bat egingo dute, finalera pasako diren sei sagardoak aukeratzeko. Finala, irailaren 27an izango da, hau ere Astigarragako Gure Izarra elkartean egingo den bazkaritan.