Larunbatean Iruñeako Rokopolisen jokatutako proba irabazi egin zuen Antton Zabala hernaniarrak, 20 urtez azpiko kategorian. Euskadiko Ligako 4garren proba zen, eta aurreko hirurak bezala, hau ere poltsikoratu zuen Zabalak. Ez zuen lehia haundirik izan, hiru partaide besterik ez baiziren izan. Kronikari adierazi dionez, prestakuntza bezala oso ondo etorri zaio proba hau. Datorren larunbatean, hilak 9, Espainiako Kopako 1. proban parte hartuko du, Terrassan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!