Joxe Manuel Errazkin Otsua atzo atera zen espetxetik eta harrera beroa egin zioten Salamancako espetxe aurrean bertan aurrena eta Garin taberna aurrean Hernanira etorri zenean, arratsaldeko 19:00etan. Jende asko bildu zen Garin taberna aurrean, hamar urteren ondoren Hernanira bueltatu zen herritarrari harrera egitera eta bertsolari eta dantzariek parte hartu zuten ekitaldian. Ondorenean, Garinen zintzilik zegoen bere argazkia kendu zuen Joxe Manuel Errazkinek ´bat gutxiago` oihu eginda. Joxe Manuel Errazkin 1996an espetxeratu zuten eta geroztik Martune, Alcala Meco, Navalcarnero eta Topaseko espetxeetan egon da preso.
Zazpireun presoak gogoan
Harrera ekitaldian kartzelan dauden euskal preso politikoak gogoan izan zituzten eta ´etxetik urrun Euskal Herriaren alde borrokan ari diren iheslariak` ere bai. Bereziki Iñaki de Joana presoaren kasua aipatu zuten: ´bere kondena 2004ean guztiz bete bazuen ere bizi guztirako kartzela zigorra bota nahi diote` salatu zuten. Gose greban 28 egun daramazkiela eta 15 kilo galdu dituela gogoratu zuten. Gizartea sentsibilizatu eta mobilizazioetan parte hartzera dei egin zuten, ´herri mugimendu bidez lotuko baitugu amnistia eta askatasuna`.