Irailaren 9rako jai eguna antolatu dute Latxunbe Berri eta Marieluts auzoetan, Karobi elkartea eta Iturritxo Auzo Elkarteak. Horren barruan bazkari herrikoia egingo dute Karobi elkartean. Bazkarirako tiketak hartzeko epea bihar bukatuko da eta salmenta tokiak hauek dira: Inaxi gozotegia, Gailur gozotegia eta Latxunbe gozotegia. Helduen tiketak 15 euro balio du eta gazteenak 10 euro.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!