Etxerat elkarteak gidari bolondresak eskatu ditu bisitetarako bidaiak seguruago egiteko

Kronika - Erredakzioa 2006ko ira. 4a, 03:00

Furgonetetan joaten dira senideak presoei bisitak egitera eta furgoneta hauek gidatzeko bolondresak eskatu dituzte. Herriko talde eta banakoei hots egin die asteazkenean egingo den bilerara.

Etxerat elkarteak gidari bolondres zerrenda bat osatu nahi du Hernaniko eskualdean, eta prest dagoen jendeari dei egin diote datorren asteazkenean egingo den bilerara azaltzeko. Herriko talde eta banakoei egin diote dei bilerarako. Asteazkenean, arratsaldeko 20:00etan izango da bilera, Larramendi 11ko lokalean. Frantzia eta Espainiara Etxerat elkarteak jakitera eman du kilometro asko eta asko egin behar izaten dituztela astero Frantzia eta Espainiako espetxeetarako bidaian, sakabanaketa politika dela eta. Senideek bidaiak egin ahal izateko eta segurtasun haundiagoa izateko furgonetan antolatzen dituzte eta furgoneta hauek bolondresek gidatzen dituzte. Modu honetan ´beren konpromisoa eta babesa` eskaintzen dute gidari hauek eta beraiei esker ´senide askok bidaia erosoago egiten dute eta presoek bisitak jaso ahal dituzte, eta benetan eskertzen dugu hori`. Ekimen honekin ´senide eta gurekiko besteetan izan duzuen konpromisoa eskertu eta beste ahalegin bat` eskatu du Etxeratek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!