Eskola kiroleko monitore izan nahi dutenek curriculumak utzi ditzakete

Kronika - Erredakzioa 2006ko ira. 4a, 03:00

Eskola kirolean Elizatxo ikastolako neska-mutilen monitore izateko curriculumak jasoko dituzte gaurtik ostiralera ikastolako zuzendaritzan. Monitoreek entrenamenduak gidatu eta larunbatetan partiduetara joan beharko dute. Goizeko 09:00etatik 14:00etara entregatu litezke curriculumak eta ikastolak berak egingo du aukeraketa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!