Kantuz Abesbatzak asteazkenean hasiko ditu entsaioak, Milagrosan

Kronika - Erredakzioa 2006ko ira. 4a, 03:00

Kantuz abesbatzak etzi hasiko ditu kurtso berriko entsaioak, Milagrosa ermitan. Astelehen eta asteazkenero bilduko dira entsaiatzera, arratsaldeko 19:30etatik 20:45etara. Urteroko moduan, Kantuz Abesbatzak dei egin diete kanturako afizioa duten herritarrei entsaiotara animatzeko eta nahi duenak ateak zabalik izango ditu. Azken ikasturtean 42 kide aritu ziren Kantuz Abesbatzan eta kopuru haundia bada ere, jende gehiago gustora hartuko luketela esan diote Kronikari.

Lehenengoa, Santa Zezilia
Azaroaren 22an izango du Kantuzek lehen kontzertua, Santa Zezilia egunarekin. Bitartean entsaiatzen ariko dira, kontzertuari begira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!