Joxe Manuel Errazkin Otsua preso hernaniarra gaur aterako da Salamancako Topas espetxetik eta bertara herritar talde bat joatekoa da harrera egin eta Hernanirako bidaian laguntzeko. Hernanin bertan Garin aurrean egingo zaio harrera, garaiz iristen bada, arratsaldeko 19:00ak inguruan. Antolatzaileek adi egoteko dei egin diote jendeari. Bestalde, omenaldia irailaren 17an egingo diotela eman dute jakitera, Tilosetan, arratsaldeko 19:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!