Iheserako sare klandestinoa

Kronika - Erredakzioa 2006ko ira. 3a, 03:00

Comete sarea 1941etik 1944ra arte egon zen martxan, Alemaniako eta naziek okupatutako Europako helburu estrategikoak bonbardatu ondoren, Holanda, Belgika zein Frantzian erortzen ziren abiadore aliatuak jasotzeko. Abiadore hauek, nazien eskuetan erortzeko arrisku haundia zuten eta Espainiara pasatzen zituzten, beren herrialdeetara ebakuatzeko, Francok agindu arren, ofizialki ´neutrala` baitzen. 1941eko udan sarea sortu zutenetariko batzuk Belgikatik Ipar Euskal Herrira etorri ziren eta bertan Francoren aurkako kontrabandista euskaldunekin jarri ziren harremanetan. Haien laguntzaz eta Enbaxaden eta Espainia ´neutralaren` zerbitzu sekretuen laguntzaz, erresistentziako kide, soldadu eta iheslari aliatuei ihes egiten laguntzeko sarea sortu zuten. Florentino Goikoetxea, Tomas Anabitarte, Martin Errazkin eta Juan Manuel Larburu hernaniarrak Bidasoako muga igarotzen aritzen ziren, iheserako bidaiaren bukaeran.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!