1.750 gramoko onddoa Landarbaso inguruan

Kronika - Erredakzioa 2006ko ira. 2a, 03:00

Ostegun goizean harrapatu zuen Ereñotzuko bizilagun batek. Zuztarra sagardo baso baten adinakoa du onddoak.

HASI dira onddoak agertzen basoetan, eta horren seinale da ostegun goizean Ereñotzuko auzotar batek harrapatu zuen onddo puska. Onddoak 1.750 gramo pisatzen zituen. Hartu duenak egindako bueltan ale hori harrapatu du, gehiago ez, agian bilatutakoarekin nahikoa eta sobera zuelako, edota harrapatutakoa erakusteko irrikan, berehala etxera buelta egin zuelako. Onddoa egun guztian zehar Ereñotzuko Irrintzi tabernan izan zuten erakusketan. Denek harrituta begiratzen zioten, zuztarra sagardo baso baten zabalerakoa zuen onddoari.

Landarbaso inguruan hartutakoa
Onddoa Landarbaso inguruan hartu du auzotarrak, ´erraustegia egiteko asmoa duten lekuan` azaldu digu, ´nola liteke hain gauza ederrak sortzen diren lekuan erraustegia jartzea` irizten dio. Tabernatik irtetean onddoarekin zer egin erabaki-tzen ari ziren. Kronikak duen azken informazioaren arabera, Ur-Mia elkartean jan zuten 3-4 lagunen artean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!