Ikastaroa Benta Berrin egingo da gaur

Kronika - Erredakzioa 2006ko ira. 2a, 03:00

Bola ikastaroak izango dira larunbatero, baina, Goiz Eguzkiko bolatokian egin beharrean Floridako Benta Berriko bolatokian egingo dituzte, Goiz Eguzkiko bolatokia kendu egin baitute. Miguel Burugain eta Miguel Arrospide bolariek emango dute ikastaroa, kirola gazte eta gaztetxoei erakusteko helburuarekin. Kronikari esan diotenez, helduagoek ikasi nahi badute ere ateak zabalik izango dituzte. Atzo bertan eman ziguten ikastaroa lekuz aldatuko zenaren berria, beren hitzetan ´guk ezer ez genekiela kendu baitute Goiz Eguzkiko bolatokia`. Ikastaroa goizeko 11:00etan hasiko da eta interesatuek Benta Berrira azaldu beharko dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!