Orain dela zenbat etorri zineten Hernanira?
99an etorri ginen, duela zazpi urte. Gu etorri baino lehen jatetxeak beste jabe batzuk zituen eta gu etorri ginenean eskualdatu egin genuen.
Shanghaitik etorri zineten, ezta?
Egia esan, Wen Zhukoak gara, Zhen Jiangeko probintziakoak. Shanghaitik gertu dago, baina beste hiri bat da.
Zein izan zen hona iristean nabaritu zenuten alde haundiena?
Gu Txinako hegoaldean bizi ginen, eta hemengo giroaren oso antzekoa dago han. Eguraldiak antza haundia du eta jendearen izaerak ere bai. Familiak, adibidez, oso elkartuta daude hemen eta han ere antzera gertatzen da.
Hernanira etorri aurretik, hemen bertan beste nonbait bizi izan zarete?
Bai, Donostian. Familia han daukagu.
Eta konparatuta, Donostian edo Hernanin hobeto?
Hobeto Hernanin, lasaiagoa da. Donostian jende gehiegi ibiltzen da.
Nolakoa da Wen Zhu, zuen herria?
Hernani baino handiagoa da. 60.000 biztanle inguru izango ditu eta merkataritza asko dago. Horretan, adibidez, Donostiaren antza haundiagoa du.
Eta hona etorrita, zer moduz egokitu zineten?
Beno, hizkuntza ikastea nahiko zaila egin zitzaigun. Gure seme-alabentzako errazagoa izan da, eskolan ikasi dutelako. Beraiek ez dute hizkun tzarekin inolako arazorik izan.
Ze jende mota etortzen da jatetxera?
Denetarik etortzen zaigu: familiak, bikoteak, langileak... Normalean asteburuetan lan gehiago izaten dugu. Aste barruan berriz menua jatera etortzen da jendea, normalean.
Nabaritzen duzue jendeari janari txinarrera hurbiltzea kostatzen zaiola, edo ez duzue arazorik izan?
Nondik begiratzen duzun. Zenbat eta jende helduagoa, gehiago kostatzen zaie animatzea, baina gazteak ohituta daude gure janaria jaten.