Joxe Manuel Errazki Otsua preso hernaniarra bihar geldituko da libre Salamancako Topas espetxetik eta Hernanin harrera egingo diote bertatik etortzen denean. Harrera, Garin aurrean izango da hasiera batean 19:00ak inguruan. Hala ere, beranduago etorriko balitz harrera iristen den orduan egingo zaiola jakinarazi dute antolatzaileek eta jendeari adi egoteko dei egin diote. Harrera ekitaldian herriko bertsolari eta dantzariak izango dira agurra kantatu eta dantzatzeko.
Autobusa espetxera
Bihar bertan autobusa irtengo da Hernanitik Topasko espetxera, Errazkini harrera espetxe aurrean egiteko. Autobusean joan nahi dutenek ondoko telefonora hots egin behar dute: 629-32 03 74.
Omenaldia, irailaren 17an
Irailaren 17an omenaldia egingo diote Errazkini, Tilosetan, arratsaldeko 19:00etan. Antolatzaileek azpimarratu dute 10 urtean Estatu Espainoleko kartzeletan preso egon ondoren, ´merezi duen omenaldia` egingo zaiola igande horretan. Otsua Martutene, Alcala Meco, Navalcarnero eta Topaseko espetxean egon da hamar urte hauetan.