Hirigintza Batzordea bilduko da gaur udaletxean, goizeko 11:30etan. Bederatzi puntu dituzte eztabaidarako eta horien artean, Hernaniko hirigintza planeamenduko arau subsidiario proiektuaren onarpen probisionala aztertuko dute. Arau subsidiarioen dokumentuari egindako zenbait alegazioen erantzunak ere aztertzekoak dituzte gaur.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!