Atzo aukeratu zuten biharko finalerako materiala Patxi Zeberio eta Miguel Mari Urrutiak, Galarretan. Zeberiok 125 gramoko bi pelota, 122 gramoko beste bi eta 121 gramoko pelota bat aukeratu zituen. Urrutiak 124 gramoko 4 pelota eta 123 gramoko beste bat aukeratu zituen. Antzeko materiala da biena, tokekoa.
Zeberio faborito
Ligilan Urrutiak irabazi bazuen ere, Patxi Zeberio irtengo da faborito biharko finalean eta apustuak ere bere alde irtengo dira seguruenera, atzo Galarretan entzuten zenaren arabera. Apustuak apustu, biak harrapatu ditu oso indartsu finalak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!