ISTRIPUA izan zen atzo Hernanitik Urnietarako GI-2132 errepidean, arratsaldeko 17: 40etan, Telleri-Gain parean. Kamioi eta kotxe batek izan zuten istripua eta ondorioz pertsona bat zauritu zen.
Bonberoen laguntza beharrezkoa izan zen
Istripuan Peugot 306 modeloko kotxe batek eta Scania kamioi batek egin zuten txoke. Ertzaintzak emandako datuen arabera, kotxeko gi-daria S.Z.N da, Hernanin bizi den 39 urteko gizonezkoa. Kotxe barruan harrapatuta geratu zen eta suhiltzaileen laguntza behar izan zen kotxetik ateratzeko. Kotxetik atera bezain laister Donostiako Ospitalera eraman zuten anbulantzian. Ibilgailuak erretiratu bitartean, errepidea moztu egin zuten bai Galarreta aldera eta baita Urnieta aldera ere. Bitarte horretan trafikoa Hernaniko bariantera desbideratu zuten.