Zeberio eta Urrutia finalerako indarrak neurtzen gaur

Kronika - Erredakzioa 2006ko abu. 29a, 03:00

Zeberio IIak eta Urrutiak larunbateko finala aurretik indarrak neurtzeko aukera izango dute gaur Galarretan, 16:00etan hasiko den jaialdian. Urrutiak Altuna I izango du lagun eta Zeberiok Ion. Casino Kursaal buruz buruko txapelketako finala jokatuko dute datorren larunbatean bi pelotari haundi hauek eta gaurko partiduak ikusmina sortu lezake finalari begira, morala hartu edo galtzeko balio izaten baitute partidu hauek.

Ostegunean material aukeraketa
Finala aurretik azken partidua izango dute bi pelotariek, jokatzea erabaki baitute erritmoa ez galtzeko. Material aukeraketa, berriz, ostegunean izango dute Galarretan 12:00etan eta finala larunbatean, arratsaldeko 17:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!