Futbolean jokatu nahi duten kadeteei deia, Zubipera entrenatzera jaisteko

Kronika - Erredakzioa 2006ko abu. 29a, 03:00

Egunero dituzte entrenamenduak, goizeko 10:00etan.

Hernaniko futbol taldeak lehen urteko kadeteak behar ditu (1992an jaioak) datorren denboraldirako eta deialdia luzatu du interesatuak Zubipera entrenatzera jaisteko. Kategoria honetako taldea jendez justu xamar dabil eta interesatu guztiei aste honetan bertan entrenatzera jaitsi eta beren abildadeak erakusteko deia egin die CDHk. Entrenamenduak goizero izango dira gaurtik ostiralera, 10:00etan hasita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!