Joxe Manuel Errazkin Otsua preso hernaniarra irailaren 3an aterako da Salamancako Topas espetxetik, igandearekin, hasieran iragarri zutena baino egun bat lehenago. Hernanitik autobusa antolatu dute Salamancara joan eta espetxe aurrean harrera egiteko eta autobusa irailaren 3an bertan aterako da Hernanitik.
Izena eman nahi duenak 629 32 03 74 zenbakira deitu behar du eta jakitera eman dutenez, betetzeko adina jende biltzen bada aterako da autobusa.