Hernanik Errenteriako Touring Txapelketa irabazi du

Kronika - Erredakzioa 2006ko abu. 28a, 03:00

Hernanik pozteko moduko emaitza lortu du Erreterian, izan ere, Errenteriako Touring Txapelketa triangularra irabazi du. Hernanik Touringen kontra bina berdindu zuen eta Pasaiaren kontra 1 eta 0 irabazi zuen. Taldeko arduradunek adierazitakoaren arabera, garaipen honek konfidantza eta ilusioa eman dio taldeari, izan ere, Pasaia eta Touring Gorengo mailan talde indartsuak dira, sailkapenean goikaldean ibiltzen direnak. Denboraldi aurreko beste torneo bat ere jokatu du Hernanik liga hasi aurretik, irailaren 2 eta 3an Zumarragan: Idiazabal, Urola eta Ilintxarekin batean. Liga irailaren 10ean hasiko du Hernanik, Martuteneren kontra, Zubipen. Ekipoko arduradunek dei egin diete herritarrei Hernaniko taldea babestu eta animatzeko, eta taldeko bazkide egiteko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!