IKASTURTE berria hasiko da irailean eta kiroldegian ikastaroak prest dituzte. Kiroldegiak ikastaroak zein egunetan hasiko diren jakinarazi du. Hala ere, oraindik ere bada lekurik izena eman nahi duenarentzat. Taldeak osatu arte izango da aukera izena emateko. Izena emateko kiroldegira joan behar da edo bestela telefono honetara deitu behar da: 943 55 21 85.
Pilates, ekintza berria
Aurtengo ikasturtean ikastaro berri bat antolatu dute Pilates izenekoa. Pilates izenarekin ezagutzen diren ariketen helburua da gorputzeko muskuluak luzatu, arnasketa lantzea eta gorputzeko muskuluen kontrola lortzea. Oso ariketa konpletoa da eta gorputza bere osotasunean lantzen du. Ariketak musika lasaigarriz lagunduta egin ohi dira. Pilates ikastaroa urriaren 2an hasiko da. Astelehen, asteazken eta ostiraletan honako ordu hauen artean aukeratu daiteke: 07:30, 12:00, 18:00, 19:00 eta 20:00. Astearte eta ostegunetan honako ordu hauetan ere egin daiteke: 08:00etan eta 11:45etan. Ikastaroak 9 hilabete iraungo ditu. Kiroldegiko bazkide direnek 315 euro ordaindu beharko dituzte, ariketak astean 3 egunetan egin nahi badituzte. Astean bitan egin nahi izanez gero, 216 euro ordaindu beharko dituzte abonatuek. Pilates ikastaroan izen ematea irailaren 11tik aurrera egin behar da.
Ikastaroak
hasteko egunak
Igeriketa hasiera, 3-4
urteko haurrak.
Irailaren 1ean.
Aerobic, Spining, Mantenimendu gimnasia, Aqua-Gym, Igeriketa
mantenimendua eta
Karatea (helduak).
Irailaren 4an.
Karate (haurrak).
Irailaren 11n.
Hirugarren adineko
gimnasia.
Irailaren 25ean.
Igeriketa eskola, ur
ekintzak eta pilates.
Urriaren 2an.