KIroldegian, 2006-07ko ikastaroak martxan daude dagoeneko. Batzuk irailaren hasieran hasi dira, baina gehienetan oraindik badago apuntatzeko aukera. Aerobic, spinning, mantentze gimnasia, karate, 3garren adineko gimnasia, ur ekintzak , igeriketa eskola eta pilateseko ikastaroetan badago lekua oraindik. Ikastaro batzuetan, gainera, ordutegia aukeratu daiteke, aerobic eta pilatesekoan, esaterako. Beteta aurkitzen diren zerrendak haurtxoen igeriketakoak eta aqua-gymekoak dira. Ikastaroetan izena emateko, ezinbestekoa da kiroldegiko bazkide izatea. Hala izanez gero, kiroldegira deitu (943 55 21 85) edo bertaratzea besterik ez dago, 3garren adineko gimnasian salbu. Honako honetan, Goiz-Eguzkin eman behar da izena.
Pilates, ikastaro berria
Aurten ikastaro berri bat badago kiroldegian, pilates, alegia. Praktika honek arnasketa eta gimnasia uztartzen ditu eta arrakasta izaten ari da azkenaldian. Horregatik, agian, eskaintza zabala izango da. Irailaren 11tik 13ra irekiko dute epea eta 15ean zozketa bat egitea aurreikusi dute, jende gehiegi apuntatuko delakoan. Ikastaroaren prezioa erabakitzeke dago.
Kirola Egunak Ordutegia Prezioa Izen ematea Hasiera Amaiera
Aerobic Asteartea, osteguna 9:30 / 15:00 / 17:15 / 19:15 / 20:15 222,00 € Zabalik Irailak 4 ekaina
Aerobic Astelehena, asteazkena, ostirala 9:10 / 10:10 / 18:40 / 19:40 / 20:40 222,00 € Zabalik Irailak 4 ekaina
Igeriketa (3-4 urte) Astelehena, osteguna 18:45 211,05 € Irailak 20-23 Urrian 4,5 hilabete
Igeriketa (3-4 urte) Asteartea, ostirala 18:45 211,05 € Irailak 20-23 Urrian 4,5 hilabete
Igeriketa (hastapena) Astelehenetik ostiralera 17:55 64 € (*1) Hileko 20 eguna Hilabetero hilabete bat
Spinning Astelehen, asteazkena, ostirala 14:00 / 21:00 222,00 € Zabalik Irailak 4 ekaina
Spinning Asteartea, osteguna 14:00 167,00 € Zabalik Irailak 4 ekaina
Mantentze gimnasia Asteartea, osteguna 10:00 / 17:45 222,00 € Zabalik Irailak 4 ekaina
Igeriketa (mantentzea) Astelehen, asteazkena, ostirala 7:00 / 9:10 167,00 € Zabalik Irailak 25 ekaina
Igeriketa (mantentzea) Asteartea, osteguna 7:00 222,00 € Zabalik Irailak 25 ekaina
Ur ekintzak Astelehena, osteguna 17:00 167,00 € Zabalik Urriak 2 ekaina
Ur ekintzak Asteartea, osteguna 17:00 167,00 € Zabalik Urriak 2 ekaina
Ur ekintzak Asteazkena 17:00 83,50 € Zabalik Urriak 2 ekaina
Igeriketa eskola Astelehena, osteguna 18:50 150,30 € Zabalik Urriak 2 ekaina
Igeriketa eskola Asteartea, ostirala 18:50 150,30 € Zabalik Urriak 2 ekaina
Pilates Astelehen, asteazkena, ostirala 7:30 / 12:00 / 18:00 / 19:00 / 20:00 finkatu gabe Irailak 11,12,13 (*2) Urriak 2 ekaina
Pilates Asteartea, osteguna 8:00 / 11:45 finkatu gabe Irailak 11,12,13 (*2) Urriak 2 ekaina
Karatea (gazteak) Bi egun Adina eta mailaren arabera irakaslearekin 167,00 € Zabalik Irailak 4 ekaina
Karatea (helduak) Hiru egun adostuko dira egunak eta ordutegia 222,00 € Zabalik Irailak 4 ekaina
3. adineko gimnasia Goiz Eguzkin eman behar da izena.
*1: ikastaro honetan kiroldegiko bazkide ez direnak apuntatu daitezke. Prezioa: 105, 60 euro
*2: Dauden plazak baino jende gehiago apuntatuz gero, irailaren 15ean zozketa egingo da.