OJUel eta San Sebastian Hernaniko pelotariak Donostiako 31 de agosto txapelketako finala jokatuko dute gaur. Bikote hernaniarrak semifinalean Portu eta Orbegozoren kontra 22 eta 12 irabazi zuten eta finalerako txartela erraz lortu zuten. Finalean aurkari Elejalde eta Apezetxea izango dituzte, hauek Iribar anaien kontra irabazi baitzuten bigarren finalerdikoa. Partidua gaur arratsaldeko 18:00etan jokatuko da, Trinitate plazan.
12 bikoteren artean jokatutako txapelketa
31 de agosto txapelketan 12 bikotek jokatu dute, 4 taldetan banatuta. Talde bakoitzeko ligaxka jokatu ondoren semifinalak jokatu dira, 4 bikote onenen artean.