Duo Aristizabalen piano kontzertua gaur

Kronika - Erredakzioa 2006ko abu. 27a, 03:00

Musika Hamabostaldiko kontzertuetan azkena izango da gaur, Chillida Lekun. Duo Aristizabalen piano kontzertua izango da gaurkoan, Itxaso Aristizabal eta Esther Barandiaranek osatzen duten bikotearena. Maurice Ravel, Claude Debussy, Francis Poulenc, Darius Milhaud eta Aita Donostiaren obrak interpretatuko dituzte. Kontzertua arratsaldeko 19:00etan hasiko da. Ordu bete lehenago, kontzertuari buruzko azalpenak emango dituzte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!