Irailaren 4an hasiko da CD Hernani Atletismoko aurre denboraldia

Kronika - Erredakzioa 2006ko abu. 27a, 03:00

CD Hernaniko Atletismo taldeak jakinarazi du irailaren 4an hasiko dela 2006/07ko aurredenboraldia. Deialdia federatuentzat egin dute, hau da, kadete, jubenil eta helduentzat. Zita arratsaldeko 18:30etan egin dute, atletismo pistan. Entrenamenduak astelehen, astearte, asteazken eta ostegunetan izango dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!