Aitor Gorrotxategik Antiguoko Txapelketako finala jokatuko du gaur Azpeitiako Ion Behobide bikote duela. Aurkari Amantegi eta Lopez bizkaitarrak izango dituzte. Antiguoko txapelketa, afizionatu mailan, txapelketa oso garrantzitsua da eta ez da nolanahiko marka finalera iristea. Gorrotxategi eta Behobidek finalera iristeko 4 partidu jokatu dituzte eta denak irabazi dituzte: 22 eta 14, Galindez eta Mariñelarenaren kontra; 22 eta 15, Ollo eta Diez de Urzurrunen kontra; 22 eta 8, Larrañaga eta Uzkudunen kontra; eta 22 eta 13 Garralda eta Linzarainen kontra jokatutako finalerdian. Partiduak goizeko 10:00etan hasiko dira eta finala bigarrena izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!