Koteto Ezkurra txapelketatik kanpo geratu da, lesioa medio

Kronika - Erredakzioa 2006ko abu. 25a, 03:00

KOTETO Ezkurrak ezingo izango du Casino Kursaal txapelketan jarraitu. Egindako erresonantzian ikusi ahal izan dute iztartxokoko muskulu batean fibraren bat hautsita duela eta ondorioz ezin izango du jokatu hiru edo lau astetan. Koteto Ezkurrak bihar Zeberio IIren aurka jokatu behar zuen bigarren semifinala, baina jokatu ezin duenez, Zeberio II zuzenean pasako da finalera. Ezkurra oso penatuta agertu da, 9 aldiz irabazi duen txapela ezin izango duelako defendatu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!