DENA prest dute Portun festei hasiera emateko: suziriak, txosna, haurrentzako barrakak eta gusto guztietarako ekintzez betetako asteburua. Festei, urtero bezala, suziriek eta zalapartak emango diete hasiera. Eguerdiko 12:00etan botako dituzte eta aldi berean buruhaundiak aterako dira, txistu doinuz lagunduta, aurrean harrapatzen dituztenak maskuriekin astintzera.
Haurrak ez dira aspertuko gaur
Portun Gaur umeek egun haundia izango dute Portun haientzako ekintza ugari antolatu baitituzte. Goizeko 10:00etan marrazki eta pintura lehiaketa antolatu dute. Goiz eta arratsalde, goizeko 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara, haurrentzako parkea jarriko dute: puzgarri, ohe elastikoak, parke txikia eta ollarekin. Eguerdiko 13:00etan, marrazki lehiaketan parte hartutako artista gazteen lanak ikusteko aukera izango da. Arratsaldeko 17:00etarako ere haurrentzako kirolak antolatu dituzte. Lokotxa, txinga, ingudea, gizon proba eta beste hainbat frogetan saltsan ibiltzeko aukera izango dute etxeko txikienek. Oraindik ere nekatu ez badira jolasteko aukera izango dute berriro ere arratsaldeko 18:30etatik aurrera izango diren haur jokoetan.
Sardina jatea eta lorontzi txapelketa Hain gazteak ez direnak ere izango dute non denbora pasa gaur Portun. Arratsaldeko 18:00etan auzoko lorontzi txapelketa izango da. Lehia estua izango da, Portuko balkoiak ikusi besterik ez dago. Arratsaldeko 19:00etan, tute txapelketa jokatuko da Shangay tabernan. Arratsaldeko 20:30etan, 27garren sardina jatea egingo dute. 40 kilo sardina ekartzen dituzte Pasaiako lonjatik eta urtero dena bukatzen dute, etxera joan gabe festa giroan afaltzeko aukera bikaina izaten baita. Gauean Izotz taldeak girotuko du auzoa.
Gaur Portun
10:00: Marrazki eta pintura
lehiaketa.
11:00-13:00: Haurren parkea: puzgarriak, ohe elastikoak,
parke txikia eta olla.
12:00: Jaien hasiera suziriekin. Buruhaundi eta txistularien irteera.
13:00: Auzoko gazteen marrazki
erakusketa.
16:00-19:00: Haurren parkea.
17:00: Herri kirolak umeentzako. Lokotxak, txingak, ingudea,
gizon proba...
18:00: Lorontzi lehiaketa.
18:30: Haur jokoak. Zaku karrerak, lokotxak, ura eta irina,
aulki jokoa...
19:00: Tute txapelketa, ‘Shangay’
tabernan.
20:30: XVII. Sardina jatea.
23:00: Dantzaldia ‘Izotz’
taldearekin.