Hernanik partidua Errenterian

Kronika - Erredakzioa 2006ko abuztuaren 24a

Touring de Renteria torneo triangularraren barruan, Hernaniko gorengo taldeak partidua jokatuko du gaur Pasajes taldearen aurka. Partidua Errenteriako Fanderia zelaian izango da, 19:00etan. Asteartean, torneo berberaren barruan, Hernanik bina berdindu zuen Errenteriako Touringaren aurka. Penaltietan galdu egin zuten hernaniarrek, 5-4. Triangularreko azken partidua Touring eta Pasajes artekoa izango da, larunbatean. Orduan jakingo da torneoaren garailea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!