Lizaso eta Urrutiak aurreneko finalerdia jokatuko dute gaur

Kronika - Erredakzioa 2006ko abuztuaren 24a

cASINO Kursaal buruz buruzko erremonte txapelketa ari da azken fasera iristen. Gaur Lizaso eta Urrutiak aurreneko semifinala jokatuko dute Galarretan. Finalerdi erakargarria izango da gaurkoa erremonte zaleentzat. Faborito Lizaso aterako da, esperientzia gehiago duelako, denetariko baliabideak dituelako eta forman dagoelako. Bestalde, Urrutiak ere badu finalera iristeko aukerarik, sekulako indarra duelako eta gero eta maila haundiagoa erakusten ari delako, bai fisiko aldetik baita teknika aldetik ere. Partidua jaialdiko bigarrena izango da. Jaialdia 16:00etan hasiko da. Beste partidu hauek ere jokatuko dira: Sarasua-Astibia/Iribarren-Zubizarreta; Bitoria-Etxabe/Juaristi-Etxeberria III eta Uterga-Aizpuru/Iñigo-Ion. Bigarren semifinala ez dago batere argi oraindik Bigarren semifinala datorren larunbatean zuten jokatzekoa, Ezkurra eta Zeberio IIak. Ezkurrak, txapelketa 9 aldiz irabazitakoak, molestiak ditu abduktoreetan eta zenbait froga egiten ari da finalerdia jokatzeko moduan izango den jakiteko. Txapelketaren antolatzaileek jakinarazi dute gehienez ere datorren asteartera arte atzeratuko dela bigarren semifinala, finala irailaren 2an jokatuko baita. Ezkurrak ezingo balu jokatu, Zeberio IIa pasako da zuzenean finalera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!