Maya erresistentziari buruzko diapositiba proiekzioa, Karboneran

Kronika - Erredakzioa 2006ko abuztuaren 23a

Kardaberaz eta Nafar kaleen arteko iskinan dagoen Karbonera etxe okupatuan, Errapia arte tailerreko kideak argazki proiekzioak egiten dabiltza eta gaurkoan Kabukiri heldu zaio txanda. Maya erresistentziari buruzko diapositibak eskainiko ditu, ‘Lorearen hitza’ izenburupean. Diapositibak, poesiaz eta zuzeneko musikaz lagunduko ditu. Horren ondoren, bere jostun lanari buruzko DVD bat jartzeko asmoa du. Hitzordua 21:30etarako jarri dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!