Oier Mendizabalek binakako partidua jokatuko du gaur Mendabian, 18:00etatik aurrera. Oier Olaizola II goizuetarrarekin arituko da eta Retegi Bi eta Otxandorena izango dituzte aurkari. Bilbon ere jokatuko du ostiralean, berriro Olaizola IIrekin, baina oraingoan Leiza eta Zearra bikotearen aurka. Partidua 21:30etan hasiko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!