Sagardo lehiaketa Txantxangorrin irailaren 15ean

Kronika - Erredakzioa 2006ko abuztuaren 23a

Txantxangorri elkarteko sagardo lehiaketaren XXIII. edizioa irailaren 15ean egingo da, elkarteko lorategian, 20:00etan. Izena emateko, irailaren 1etik 6ra izango dute aukera bazkideek, eta bazkide ez direnek irailaren 7tik aurrera, elkarteko bulegoetan. 15 sagardo dastatu ahal izango dira, eta jateko ere menu zaporetsua prestatuko dute: bakailua saltsa berdean, bertako saiheskia, Urbasako gazta eta kafe konpletoa. Dena 24 euro.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!