Portuko errekan isuria zegoela jakinarazi zion Hernaniko Kronikari atzo Hernaniko bizilagun batek. Hernaniko Udaltzaingoak jakinarazi duenez isuria abuztuaren 18an agertu zen errekan eta antza denez Urnietatik dator. Errekan presa txiki bat jarri dute isuriak aurrera egin ez dezan. Kronikak Urnietako Udaltzaingoarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitz egin du baina momentuz ez du berri gehiagorik lortu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!