Errenteriako Touring taldeak gonbidatuta, Touring trofeoko partidua jokatuko du Gorengo mailan dagoen Hernaniko taldeak. Partidua arratsaldeko 19:00etan jokatuko da Fanderia zelaian, Errenterian. Hernani eta Touring taldeez gain Pasaiako taldeak ere jokatuko du txapelketa triangularra. Ostegunean, abuztuaren 24an, Hernanik Pasaiaren kontra jokatuko du arratsaldeko 19:00etan, Fanderian. Larunbatean, hilaren 26an, Pasaiak Touringen kontra jokatuko du, leku eta ordu berean. Hiru partiduetan talde bakoitzak lortutako puntuak kontutan hartuta erabakiko da txapelketaren irabazlea. Denboraldi aurreko partidu gehiago ere jokatuko ditu Hernanik. Irailaren 2 eta 3an Zumarraga torneoan parte hartuko baitu, Idiazabal, Urola eta Ilintxarekin batean.
Liga irailaren 10ean hasiko da
Hernanik irailaren 10ean hasiko du liga, Martuteneren kontra Zubipen jokatuko duen partiduarekin.