Gaur gauean bukatuko dira jaiak, ‘Pobre de mi’ kantatuta

Kronika - Erredakzioa 2006ko abuztuaren 22a

ERGOBIKO festak gaurko egunarekin bukatuko dira, goizaldeko 02:30etan Ergobiko pobre de mi abestuta. Festak bukatu arte, hala ere, gustora ibiltzeko moduko programa osatu dute Ergobin. Eguerdian idi demen bigarren saioa izango da: Aiako Izeta eta Lasarteko Telleria izango dira nor baino nor. Eguerdiko 14:30etan bazkari herrikoian bilduko dira auzotarrak eta arratsaldean, pailazoak eta Incansables txaranga izango dira. Gaurko ekitaldi nagusia eta auzotarrek gehien estimatzen dutena seguruenik, gauerdian izango da. Izan ere, auzotarrak, haur, heldu eta zahar, aktore bihurtu eta denen aurrean antzerkia egingo dute.

Matxainen idi dema garaile atzoko saioan
Atzo giro ederra izan zen Ergobin. Eguraldi bikainak lagunduta, Ergobiko plaza bete egin zen eguerdian, idi demetako aurreneko saioa ikusteko irrikitan baitzen jendea. Aurreneko saioa Igeldoko Olasagasti eta Errenteriako Matxainen artekoa izan zen. Matxainen idi parea izan zen garaile, 60 plaza eginda. Olasagastik ez zuen bat ere egun ona izan atzokoan 37 plaza, 7 zinta eta 60 zentimetro besterik ez baitzuten egin bere idi pareak. Izan ere, lardaia, idiak lotu eta tira egiteko erabiltzen den burnia, okertu egin zitzaion. Eta bere hitzetan ´horrela ez zegoen lanean segitzerik`. Hasiera batean ikusleek uste izan zuten Olasagastiren idi batek mina hartu zuela, baina ez zen horrela izan. Olasagasti penatuta zebilen atzokoan, urtero aurrean ibiltzen baita.

Gaur Ergobin
10:00: Diana.
12:00: Idi-probak XLII Ergobia Saria. 2. jardunaldia. Izeta eta Telleria.
14:30: Bazkari herrikoia. Tartean ‘Modesto’ren eskutik, emanaldia.
18:30: ‘Potxin-Patxin’ pailazoak.
19:00: ‘Incansables’ txaranga.
23:30: Incansables txarangaren kontzertua.
00:00: Jaialdia.
02:30: Festei bukaera.’Ergobiko pobre de mi’ kantatuko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!