Bi finalerdiak erabakita daude, Lizaso-Urrutia eta Ezkurra-Zeberio II

Kronika - Erredakzioa 2006ko abuztuaren 21a

Zeberio IIak 35-23 irabazi zion Bitoriari joan den larunbatean, eta erabakita daude, beraz, Casino Kursaal txapelketako bi finalerdiak. Zeberio gehiago izan zen Bitoria baino, denean. Ez zuen ia tantorik errematatu behar izan, atzera jokatzearekin nahikoa izan zuelako. Elduaindarrak espero zen jokua azaldu zuen, eta garbi utzi du, Ezkurra txapeldunak gogotik lan egin beharko duela finalerdia irabazteko. Datozen ostegun eta larunbatean jokatuko dira bi finalerdiak. Ostegunean, Lizasok eta Urrutiak jokatuko dute eta larunbatean Ezkurrak eta Zeberio IIak. Partiduak Galarretan jokatuko dira, 16:00etan hasiko diren jaialdietan. Bi irabazleek irailaren 2an jokatuko dute finala.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!